Hemen zaude: Hasiera Aurreko edizioak 2016 Egitaraua

Egitaraua

Goizeko egitaraua:

7:00-8:00

 

 

 

 

DIDA

IRRATSAIOA

 

 

 

 


 

 

8:00-8:30
8:30-9:00

 

 

 

 

PBL BIDEOAK

IKUSGAI

 

 

 

 

PBL PROIEKTUEN

ERAKUSKETA

9:00-9:30  IREKIERA

 

Workshop Ice breaker warming up

9:30-10:00

 

ORONA GALLERY

 

CITRIC RECYCLING

10:00-10:30

 

ELI PINEDO eta MONTSE PUCHE

 

Workshop SERIOUS GAME LEGO

 

 

Workshop Life in GEP

10:30-11:00 ORONA GALLERY
11:00-11:30 Sari ofiziala

 

Workshop Ice breaker warming up

 

Workshop Life in GEP

 

Orona-Berrikuntza Sistema

Bideoak ikusgai

11:30-12:00

 

JOXEINA ETXEBERRIA

ORONA GALLERY
12:00-12:30

Arratsaldeko egitaraua:

14:00-14:30

 

 

 

PBL PROIEKTUEN

ERAKUSKETA

 

 

 

PBL BIDEOAK IKUSGAI

ORONA GALLERY

 

 

 

 

 

Orona-Berrikuntza Sistema

Bideoak ikusgai

 

14:30-15:00

 

15:00-15:30

ORONA GALLERY

 

Workshop SERIOUS GAME LEGO

 

JULEN HERNANDEZ -

YOUTUBER

15:30-16:00
16:00-16:30

 

Workshop Ice breaker warming up

 

Workshop SERIOUS GAME LEGO

ORONA GALLERY Ikasleen saria
16:30-17:00

 

GAIZKA GARITANO

17:00-17:30

 

IREKIERA

Goizeko 9:00etan, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea, Adolfo Morais, Vicente Atxa, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO errektorea eta Miguel Encabo ORONAko TIC eta Teknologiaren zuzendari korporatiboa, PBL Day 2016 jardunaldiaren irekiera egingo dute.

 

DIDA IRRATSAIOA

Goizeko 7tan hasita 11arte Gaztea irratiko DIDA saioa zuzenean egingo da Orona Ideotik.
Eguna dida! hasteko. Goizean ez dago lo egoterik, eta zuk ere dida! esnatu nahi baduzu, hori da gure proposamena. Musika, informazioa, jolasak eta, batez ere, umorea! Zuk piztu irratia, eta guk zu piztuko zaitugu! Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 11:00etara, dida.

 

 

 

ORONA GALLERY

Orona Ideo energiaren laborategi bat da, eta han egiten dute bat arkitekturan txertatutako energia garbia sortzeko sistemek eta eraikinetako biltegiratze- eta kontsumo-sistema eraginkorrek. Orona Galleryko ateak irekita egongo dira bertako instalazio energetikoak ezagutzeko.

  • Fotovoltaikoa
  • Eguzki-instalazio termikoa
  • Biomasa
  • Geotermia
  • Xurgapena (hotz-sorgailua)

     

     

     

       

       

       

       

      ELI PINEDO eta MONTSE PUCHE

      Elisabeth Pinedo (Amurrio, Araba; 1981) eskubaloi jokalari profesionala da. 16 urterekin izan zen bere debuta Bera Bera eskubaloi taldean, eta tartean hainbat taldetan jolastu duen arren, 2011. urtean Bera Bera taldera buelta egin zuen eta gaur egun bertan jokatzen jarraitzen du. Bere garaipenen artean 5 liga, 2 erregin-kopa eta 4 superkopa ditu Bera-Bera taldearekin. Honetaz gain, brontzezko 2 domina Olinpiar Jokoetan eta Munduko Txapelketan eta 2 zilarrezko domina Europar Jokoetan.

      Montse Puche (Madrid, 1971) eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzaile profesionala da. 20 urte egon da jokalari profesional moduan eta 196 aldiz internazionala izan da. 2004an munduko bigarren jokalari onena aukeratua izan zen.Bere garaipenen artean ,11 liga, 7 kopa, 1 Europa kopa eta 1 super kopa. Honetaz gain, 5 mundial, 4 europeo eta 2 Olinpiar jokoetan parte hartu du.

      Eli Pinedok eta Montse Puchek emango duten hitzaldia "Liderazgo y trabajo en equipo" da.

         

         JOXEINA ETXEBERRIA

        Joxeina Etxeberria (Ataun, Gipuzkoa, 1968) Euskadi Irratiko kazetaria da.
        Ikasketak Ataungo eskolan hasi zituen, Beasaingo Alkartasuna Lizeoan jarraitu eta EHUn bukatu kazetaritza. Horrekin batera Bergarako UNEDen Sakontze Maila titulua eta NYCko Wagner College-en ingeles ikasketak eta beste hainbat ikasketa burutu izan ditu.
        1990 urtea ezkeroztik EiTB etxeari lotua dago, bertan eman dituen 26 urteak Gaztean, Euskadi Gaztea garai batean, aritu baita. Baina horrez gain, hainbat telebista saio aurkeztu ditu, hauen artean, Eklipsea eta Oporrock, Euskal Kanturik Onena, Kantuan, Finlandia...
        Beste hainbat irrati(Euskadi Irratia eta Radio Euskadi) eta telebista saiotan ere kolaboratu izan du. Prentsa idatzian ere aritu da, El Pais, El Diario Vasco, Gara eta Egunkaria-Berrian adibidez.
        Euskal Musika Eragileen inguruan egin zen Aho Bete Doinu(Entzun) elkarrizketa liburuaren ko-egile ere bada.
        Horrez gain musika jartzailea da. Orain hain modan diren Disko Festa eta hiri eta herri eta bestelakoetako dj festak lehenbizi egin zituena, 2001ean hasita.

         

         

        GAIZKA GARITANO

        Gaizka Garitano Agirre (Derio, Bizkaia, 1975) futbol munduan futbolari gisa hasi zen arren, egun futbol entrenatzailea da. Athleticen harrobian hasi ondoren, Eibarren eta Lleidan utzita jokatu zuen erdilari bizkaitarrak. Ostean, Ourensen, Eibarren, Errealean eta Alavesen jokatu zuen, bertan bukatu zuelarik bere jokalari ibilbidea.

        Kirol profesionala ez zuen alde batera utzi ordea, Eibar KEn entrenatzailearen laguntzaile gisa hasi eta 2012an lehenengo entrenatzailea bilakatu zen. 2012-13 denboraldian bigarren B mailatik bigarren mailara igotzea lortu zuen. 2013-14 denboraldian bigarren maila irabazi zuen, lehenengo mailara igotzea lortuz, eta 2014-15 denboraldia ohorezko mailan eman zuen Eibar taldea zuzentzen.

        2015-2016 denboraldia Real Valladoliden hasi zuen derioztarrak, egun talderik gabe dagoen arren.

         

         

        JULEN HENANDEZ - YOUTUBER

        Julen 23 urteko kazetari gazteak, beste lan batzuetan aritu ostean, YOUTUBEren aldeko apustua egin du. “Hola Julen” kanalaren sortzailea da eta 4 milioi bisita ditu dagoeneko. PBLday jardunaldi honetarako proposatzen duen hitzaldia “YOUTUBE: Afizio eta ofizio” da. Eta bertan gehien bat landuko dituen puntuak hauek dira:
        -Zergatik eta nola hasi nintzen.
        -Noiz eta nola hasi nintzen markekin lanean. Adibideak.
        -Kasu arrakastatsuak Youtuben.
        -Komunikabide konbentzionaletan izandako oihartzuna.
        -Norantz doa Youtube.

         

         

         

        CITRIC RECYCLING gaztetxoak ikerketako proiektuetan

        Axular Lizeoako ikasleak, First Lego League txapelketako irabazleak izan dira proiektu honekin. CITRIC RECYCLING laranjen birziklaiaz arduratzen da. Jakinda zitrikoen azalen degradazioak denbora luzea behar duela eta laranjen azalek hainbat propietate daukatela (garbitzeko eta urratzeko gaitasuna, eta usain goxoa), enpresak bi ikerketa lerro ireki ditu:

        • citrus scourer:  laranjen azala erabiliz mostratxa (estropajo) bat egitea da. Hori lantzen aritu garen bitartean beste produktu batzuk ikertu ditugu, hala nola laranjen azalez egindako hainbat xaboi.
        • citrus insole: laranja usaina duten plastiko biodegragarriaz egindako plantilla batzuk, azken hauek kirol oinetakoetan jartzeko.

        Hori guztia lortzeko esperimentuak egin ditugu, material desberdinekin probak, emaitzak aztertu... Ikerketa egin ondoren mostratxa eta plantilla egiteko 3D-ko inpresora bat erabili daitekeela konturatu gara. Laranjen prozesaketa azaltzeko simulatzen duen maketa robotiko bat eraiki dugu.

         WORKSHOP Lego Serious Play : 

        Lego Serious Play (LSP)  taillerraren baitan, proiektu berri baten aurrean taldekideek ikuspegi partekatu bat izatearen garrantzia azpimarratuko da. Era berean, proiektu ororen garapenean suertatu daitezkeen arriskuen etengabeko identifikazio eta kudeaketa, zein kontingentzi planen definizioaren garrantzia landuko da. Gure erronka; Telebistarako 7 kapitulutako saio bat garatzea non sukaldari famatu batek euskal gastronomiarekin erlazionaturiko plater erraldoiak egingo dituen.

        Dinamizatzaileak: Nekane Errasti, Juan Ignacio Igartua, Jaione Ganzarain, Maria Ruiz

        WORKSHOP Ice Breaker Warming up : 

        Workshop honetan mundu osoko unibertsitateetan erabiltzen den ariketa sinple bat aurkeztuko da. Unibertsitate hauek bere formazio planean popbl metodologia zertan datzan ezagutzera emateko metodologia aktiboen alde egin duten unibertsitateak dira. Sormen eta irudimen ariketa honetan, 4 pertsonako taldeek, workshopak berak planteatutako arazo baten soluzioa diseinatu beharko dute.

         Dinamizatzaileak: Iñaki Velez, Nestor Arana, Urtzi Markiegi, Urko Zurutuza

        WORKSHOP Life in GEP:   

        Tailer hau ingeniaritzako lehenengo mailako ikasleei zuzenduta dago. Graduko azken urteetan matrikulatuta dauden ikasleek, hiru urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia desberdinak kontatuko dituzte.

        Dinamizatzaileak: Asier Aztiria, Javier Oyarzun, Asier Arostegi

         

        Orona-Berrikuntza Sistema Video

        Orona Ideko berrikuntzarako ekosistemaren oinarrian dago espazio fisiko bakar batean unibertsitatea, ikerketa zentroa eta enpresa elkartzea, berrikuntzaren arloan sinergiak sortzeko.

         

         

         

         

         

        SARI OFIZIALA

        Enpresetako pertsonak eta irakasleek osatutako talde batek aukeratuko du talde irabazlea. Saria banatzeko orduan, planteatutako soluzio teknikoak eta komunikazioa, hau da, aurkezpena, erabilitako baliabideak eta taldekideen azalpenak edukiko dira kontuan. Sari banaketa egingo dutenak honako hauek izango dira:

        • Orona Fundazioa: Iñigo Marquet, Orona Fundazioaren Garapen Zuzendaria.
        • Mondragon Unibertsitatea: Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreordea
        • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa: Carlos Garcia, MGEPeko Koordinatzaile Orokorra

        IKASLEEN SARIA

        Ikasle saria, Ikasleen kontseilu sozialak banatuko du. Jardunaldian bertan ikasle guztiek izango dute edozein PBL bozkatzeko aukera, bozkaketa horren arabera aukeratuko da irabazlea. Saria taldekide guztientzako afaria izango da.

         

        PBL bideoak

        F106 gelan esposizioan parte hartuko duten PBLen bideoak ikusi ahal izango dituzu.