Hemen zaude: Hasiera Egitaraua

Egitaraua

 GOIZEKO PROGRAMA 

7:00

-

11:00

 

DIDA

EUSKADI

GAZTEA

 

9:00 9:30 Irekiera

 

10:00 11:00

 

Workshop Life 

in GEP

(1ngo mailako ikasleentzat)

 

Aitor Francesena

 

Orona Gallery

 

dB LABS - Kutsadura akustikoa

9:30-11:00

 Mona Lisa Dhams(Aalborg University)

Proiektu baten garapenean  tutoretza

eta feedbacka. (ingelesez)

11:00 11:30 Sari Ofiziala

11:30 12:30

 

Workshop Life

in GEP

(1ngo mailako ikasleentzat)

 

Ainhoa Vitoria

Ane Irazabal

 

Orona Gallery

 

Axular Lizeo eta Sto Tomas lizeoko

 ikasleen proiektuak

 

 Rui M. Lima (Minho University)

Minhoko Ingeniaritza eskolan PBL aplikazioa

ARRATSALDEKO PROGRAMA

 

15:00

-

17:30

 

15:00

 16:00

 

 

 

 Aintzane Encinas

 

Zuriñe Hidalgo

 

Orona Gallery

 

 

14:30 - 16:00

 Carlos Magro (Istituto Europeo di Design -

 IED España)

 Metodologías activas: Del saber al saber hacer

16:00

16:30

 

 Ikasleen Saria 

 

16:30

17:30

 

Ingeniaritzako masterra egin ondoren ibilbide profesionalak

Mahaia ingurua

 

Telmo Trenado

 

Orona Gallery

 

 

 

 

  

 

Irekiera

Goizeko 9:00etan, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea, Adolfo Morais, Jon Altuna, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO errektoreorde akademikoa eta Mikel Tolosa  ORONAko Antolamenduaren Garapenerako Zuzendaria , PBL Day 2017 jardunaldiaren irekiera egingo dute.

   

 

DIDA IRRATSAIOA

Goizeko 7tan hasita 11arte Gaztea irratiko DIDA saioa zuzenean egingo da Orona Ideotik.
Eguna dida! hasteko. Goizean ez dago lo egoterik, eta zuk ere dida! esnatu nahi baduzu, hori da gure proposamena. Musika, informazioa, jolasak eta, batez ere, umorea! Zuk piztu irratia, eta guk zu piztuko zaitugu! Astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 11:00etara, dida.

    

Orona Gallery

Orona Ideo energiaren laborategi bat da, eta han egiten dute bat arkitekturan txertatutako energia garbia sortzeko sistemek eta eraikinetako biltegiratze- eta kontsumo-sistema eraginkorrek. Orona Galleryko ateak irekita egongo dira bertako instalazio energetikoak ezagutzeko.

      • Fotovoltaikoa
      • Eguzki-instalazio termikoa
      • Biomasa
      • Geotermia
      • Xurgapena (hotz-sorgailua)

 

 

 

 

 

 

 Ainhoa Vitoria

Euskaldunok internazional musika entzutea gustuko dugu ere

Ainhoa Vitoria, Irrati Gazteako esataria, Arrasaten jaio zen. Eskoriatzako ikus-entzunezko komunikazio gradua ikasten zegoen bitartean, Gaztea irratiko proba baten bitartez bertan lan egiten hasi zen. Gaur egun, bertan jarraitzen du lan egiten eta Ainhoak adierazten duen moduan, zoriontsu bizi da. Irrati-programaren musika saioa aurkezteko aukera du eta lanean daukaten giro onak asko laguntzen du.

Ainhoa Vitoria

 Hitzaldian jorratuko duen gaia hau da: “Komunikazioa”.

  

 Ane Irazabal

Internazional albiste txarren saturazioa dago gaur egun komunikabideetan, baina egoeraren berri egon behar gara

Ane Irazabal (Arrasate, 1984) EITB-ko ikusle eta entzunleentzat aurpegi ezaguna da. Historian eta Ikus-Entzunezko komunikazio ikasketetan lizentziatu eta berriemaile lanak Betleem-en (Palestina) hasi zituen, albiste agentzia txiki batean.

Ekialde Hurbiletik tokiko informazioa dakarkigun ahotsa da. Israeldar eta egiptoar hauteskundeen, Lampedusa eta Cataniara heldutako etorkinen eta greko krisialdiaren ahotsa esaterako. Euskal Herrira itzuli zenean lana aurkitzeko zailtasunak ikusita Freelance modura lan egitea erabaki zuen. Ordutik, Gaztezulon, Berrian, Argian, ETBn eta Euskadi Irratian ematen du Euskal Herritik urrun gertatzen denaren berri.

Ane Irazabal

 Hitzaldian jorratuko duen gaia hau da: “Komunikazioa”.

 

Aitor Francesena

Bizitza osoa entrenatzaile modura lan egiten egon naiz eta azkenean ni izan naiz munduko txapelduna. Sinestezina

Aitor Francesena (Zarautz, 1970), “Gallo”, txikitatik skate eta surf munduan murgilduta egon da; bereziki hainbat surf txapelketetan parte hartuz. Kirol honetan zuen zaletasunaren ondorioz surf-oholak egiteko tailer bat sortu zuen. Horretaz gain, estatuko lehenengo surf eskolaren (Zarauzko Surf Eskola) eta Zarauzko Surf Elkartearen sortzaileetako bat da.

14 urterekin, jaiotzatiko glaukomak jota eskuineko begia galdu zuen. 2011n, korneako transplante baten ondoren, surfeko istripu batean ezkerreko begiaren ikusmena galdu zuen. Nazio-hautatzailea eta eliteko surfisten entrenatzailea izan da; Ariz Aranburu, Eneko eta Kepa Acero edo Asier Muniain haien artean. Gainera, “Las Olas Contadas” eta “Querer Es Poder” liburuak idatzi ditu.

Bi begien ikusmena galduta, “Gallo”-k aurrera jarraitzen du maite duena egiten.

Aitor Francesena

 Hitzaldian jorratuko duen gaia honako hau da: “Autosuperazioa”.

 

Telmo Trenado  youtuber-a

Youtuber eta magoa den 21 urteko gazte zumaiarrak mundu mailan dauden gaztelaniazko magia kanalik handienetako bat dauka. Horretaz gain Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea da Mondragon Unibertsitatean eta sektoreko hainbat enpresekin lan egin du influencer moduan.

Hitzaldian jorratuko den gaia honako hau da: “Teknologia berriak”. 

 telmo

Aintzane Encinas

Futbolean jolastea edo beste gauza bat aukeratzen duzunean, azken finean beste batzuk alde batera uzten dituzu. Bide hau asko gustuko dudalako jarraitzea erabaki nuen; futbola da, sentimentu bat da

 Aintzane Encinas Gómez, Donostian jaioa, 29 urte ditu eta Reala futbol taldearen aurrelaria da. Jokalaria izateaz aparte, “Latidos de futbolista” izeneko liburua idatzi du ere. Gainera, “Amets” izeneko laburmetrailaren protagonista da, “Ángel de la guarda” izeneko liburuaren kapitulu batean oinarritutako istorioa.

Aintzane Encinas

Berarekin jorratuko den gaia hau da: “Sorkuntza”.

 

Zuriñe Hidalgo

Musikak beti du tarte bat, musikarekin denak zentzu gehiago du

Zuriñe Hidalgo, 26 urterekin eta Gasteiztarra, bere bizitzan jarduten dituen lanbide ezberdinengatik ezaguna da.

Txikitatik bere amamarekin batera abestu egin izan du eta 11 urterekin Betizun abesten hasi zen casting bat gainditu ostean. Hurrengo lana BT 2.0 izan zen eta honekin batera Betizu musika taldearekin batera abesten hasi zen. Gaur egun, Hesian izeneko euskaldun musika taldearen abeslaria da.

Bestetik, Nafarroako unibertsitatean Haur hezkuntza ikasi zuen eta gaur egun arlo horretan lan egiten du ere. Gainera, EITB1-eko programa batzuren aurkezlea izan da.

Zuriñe Hidalgo

 Jorratu egingo duen gaia honako hau da: “Sorkuntza”.

 RUI M. LIMA

Rui M. Lima is an Associate Professor of the Production and Systems Department, School of Engineering, University of Minho, Portugal.

His main research interests are related to Industrial Engineering and Management fields: Project Management, Lean Production, University-Business Cooperation, and Project-Based Learning. He is the current president of the Project Approaches in Engineering Education - PAEE association, and also the current chair of the steering committee of the Active Learning in Engineering Education - ALE network. Rui has chaired 10 international conferences since 2009.

He has more than 120 publications in scientific journals, conferences, and book chapters, and acted as invited editor of 4 special issues in indexed journals.

Ponencia: 10 Years of PBL@IEM.UMinho - Development of Competences while solving real industrial interdisciplinary problems

   

 

 

 

 

Carlos Magro Mazo

Zientzia Fisiko, Geografia eta Historian lizentziatua, MBA eta Logika eta Zientziaren Filosofiako doktorea, Carlos Magro Istituto Europeo di Design (IED España) erakundeko zuzendari akademikoa da, eta Educación Abierta elkarteko lehendakariordea.

Eraldaketa digitaleko proiektuetan lan egiten du, batez ere hezkuntzaren, konpetentzia digitalen eta komunikazio korporatiboaren arloan. Aditua da hezkuntzaren berrikuntzan eta teknologian, hezkuntzako aldaketan eta estrategia eta komunikazio digitalean.

Sare sozial eta hezkuntzaren, teknologia eta hezkuntzaren eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren gaineko lanak idatzi ditu, eta prestakuntza presentziala zein online eman du, Espainiako Hezkuntzako eta Irakasleen Prestakuntzarako Teknologien Institutuan (INTEF) eta Madrilgo Erkidegoko CRIF Las Acacias-en. Halaber, ikastaroak eman ditu nortasun digitalari, sare sozialei eta konpetentzia digital profesionalei buruz, eta hezkuntza berrikuntzako proiektuetan lan egin du, erakunde publiko zein pribatuetan.
Ponentziak eta hitzaldiak ematen eta moderatzen ditu erregularki, hezkuntzako teknologiaren, berrikuntzaren eta aldaketaren inguruan,
eta hezkuntzari eta erakundeetako inpaktu digitalari buruz idazten du Co.labora.red blogean”.

Carlos Magro Mazo

 

 

  dB LABS- Kutsadura Akustikoa

 Proiektu honekin, Axular Lizeoko ikasle talde hau First Lego League-en finalistak izan dira.

Gizakiok sortzen dugun zarata dela eta, Trachus cirrhosus, saguzar espezie bat, desagartzen ari da.
dB LABS enpresa, kutsadura akustiko arazoei irtenbideak ematen arduratzen da eta jakinda zer ondorio izan dezakeen zaratak eguneroko bizitzan animaliengan ez ezik, gizakiongan ere, arazoa konpondu nahian enpresa 3 ikerketa lerro ireki ditu: Gizartean eragina, soinu detektagailu eramangarriak garatzea eta sakelako telefonoetarako APP sonómetro bat garatzea.

dB LABS- Kutsadura akustikoa

Axular Lizeo eta Sto.Tomas Lizeoko ikasleen proiektuak

AXULAR LIZEOA  :Axular Lizeoko DBH3 eta DBH4-ko 6 ikaslek Espainiako Cansat lehiaketan parte artuko dugu apirilean. Edari lata baten tamaina eta pisua duen satelite bat eraikitzea dugu helburu. Sateliteak bi misio burutu beharko ditu 1000 metroko altueran askatu ondoren 10m/s ko abiaduran erortzen den bitartean. Lehenengoz; segunduro presioa eta tenperatura datuak bidaliko dizkigu lurreko estaziora. Bigarrenez; lurretik 4 metrotara dagoenean kapsula bat (pilota bat) askatuko du, pilotaren barruan txertatutako azelerometroek lurraren gogortasunaren berri emango digute

 axular

 

STO.TOMAS LIZEOA :  Santo Tomas Lizeoko Batxilergo 2ko ikasle talde bati erronka bat proposatu zioten: eraiki ezazue arduino kontrolagailua erabiliz, ikastolako egunerokoa hobetuko duen gailu. Ikastolako errealitatea aztertu ondoren, bertako trafikoaren inguruan gurasoak kontzientziatuko dituen seinale bat eraikitzea erabaki zuten. Seinale honek, sentsore eta displayen bidez, uneoro ikastolan dagoen kotxe kopurua eta egun osoan zehar ikastolara sartu den kotxe kopurua adieraziko du. 

 

  Sari Ofiziala

Enpresetako pertsonak eta irakasleek osatutako talde batek aukeratuko du talde irabazlea. Saria banatzeko orduan, planteatutako soluzio teknikoak eta komunikazioa, hau da, aurkezpena, erabilitako baliabideak eta taldekideen azalpenak edukiko dira kontuan.

Enpresako epaimaila:

  • Inge Isasa : Orona
  • Unai Viscarret: Ikerlan
  • Jon Ander Arzallus : Gureak
  • Nerea Yurrebaso : Beterri

Sari banaketa egingo dutenak honako hauek izango dira

  • Orona Fundazioa: Iñigo Marquet, Orona Fundazioaren Garapen Zuzendaria.
  • Mondragon Unibertsitatea: Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde Akademikoa
  • Mondragon Goi Eskola Politeknikoa: Carlos Garcia, MGEPeko Koordinatzaile Orokorra

 

Ikasleen Saria

Ikasle saria, Ikasleen kontseilu sozialak banatuko du. Jardunaldian bertan ikasle guztiek izango dute edozein PBL bozkatzeko aukera, url honetan : https://goo.gl/d1y7o2 .(15:30arte egongo da zabalik bozkatzeko aukera)  bozkaketaren arabera aukeratuko da irabazlea. Saria , 400€ izango dira eta arratsaldeko 16:00etan banatuko da.

Workshop Life in GEP

Tailer hau ingeniaritzako lehenengo mailako ikasleei zuzenduta dago. Graduko azken urteetan matrikulatuta dauden ikasleek, hiru urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia desberdinak kontatuko dituzte.



Mahaia ingurua - Ingeniaritzako masterra eta geroko bide profesionalak 

Lau ikasle ohiek, masterra bukatu ondoren, bide profesionalean bizi izandako esperientzie buruz hitz egingo digute.

 

  • Andoni Galarraga. Sistema Txertatuetako ikasle ohia. Gaur egun Software I+D en CAF Power-eko ingeniaria.  
  • Erik Garaialde . Ingeniaritza mekanikoan eta energia elektrikoan doktorego programan doktoregaia .