Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak


PBLDay

Nabigazioa
PBL day

Martxoak 9, Orona Ideon

Izena eman antolatuetako jardueretan parte hartu ahal izateko!

Zer da PBLDay?

GEPeko ikasle eta irakasleek, gradu eta masterreko titulazioetan garatzen ditugun PBL desberdinak ezagutzeko aukera izango dugun jardunaldia da.

Ikasturte bakoitzeko (Gradu eta Master)  PBL bat aukeratuko da eta aukeratuak Orona Ideon egingo den erakusketan parte hartuko dute.

PBL-en erakusketaz gain, egunean zehar beste jarduera desberdin batzuetan parte hartu ahal izango dugu: hitzaldiak, workshop-ak, Orona Ideoko instalazioen bisita... Hauek guztiak zeintzuk diren egitarauan ikusi ahal izango duzu.

 

 

 

ZER DA PBL?

PBL edo Problem Based Learning hezkuntzako metodologia bat da, arazoen irtenbidean  oinarrituta, zeinaren bidez ikasleak etorkizunean lan egingo duen modu berean ikasten duen, benetako arazoei aurre eginez eta irtenbide bat emanez.

 

 Eredua Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako unibertsitateetan erabiltzen dutenaren parekoa da eta, bertan, ikasleak erabakiak bere kabuz hartzeko eta bere bideari ekiteko gaitasuna garatzen du. Zeharkako konpetentziak eskuratuta, ezagutza teoriko-teknikoak lortzeaz gain, ekintzailetza zer den eta izaera lantzen ere ikasten ditu. Hainbat konpetentzia eskuratzen ditu, hala nola komunikazio eraginkorra, lidergoa edo erantzukizuna, baita jarrera proaktiboa eta eraikitzailea ere, eta erabakiak harteko gaitasuna.

 Finean, benetako arazoei aurre eginez, ikasleak irudimena, ekimena, sormena eta autonomia lantzen ditu. Aldi berean, ikaslea taldean lan egiteko prestatzen da, erantzukizunak eta konpromisoak barneratuz, eta ikasketekin inplikatzen da.

 PBL Filosofia

PBL metodologian, irakasleak ez dira soilik eskola ematen duten pertsonak, laguntzaileak baizik. Horrenbestez, irakasle-ikasle harremana hurbilagoa da eta, aldi berean, eskakizun maila altua mantentzen da ikaslearekiko, etengabeko ebaluazio prozesu global baten bitartez.

 Metodologiaren funtsa esaldi honetan laburbiltzen da: Ez erakutsi, utzi ikas dezaten.