2020 Edizioa

Irabazleak

PROIEKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA

Goiz osoan zehar 9 ingeniaritza graduetako 25 proiektu egongo dira ikusgai solairu desberdinetan. Ikasleak taldeetan egindako proiektuak erakutsiko dituzte standetan eta proiektu bakoitzak bere maketa, posterra eta bideoa eduki beharko ditu ikusgai.

Goizeko lehen orduan irakasle talde multidiziplinar bat stand guztietatik pasatuko da proiektu guztiak baloratzera, eta finalistak aukeratuko ditu. Ondoren, enpresako epaimahaiak (Orona, Ikerlan, Gureak, Innobasque eta Beterri Buruntzako ordezkariek osatutakoa) finalisten proiektuak ikusi eta 2 irabazle nagusiak aukeratuko ditu (1.000€ eta 500€). Ikasleen bozka gehien jaso dituen proiektuak ere sari bat jasoko du, baita aurkeztutako bideorik onenak ere.  

Zorte on!

 

 

 

 

Sariak

  • Sari nagusia: 1.000 € 
  • Proiekturik berritzaileena: 500 €
  • Ikasleen bozka gehien lortzen dituena: Opari sorta 
  • Bideorik onena: Opari sorta 

Epaimahaia osatzen duten enpresak hauek dira