Jostailu jasangarri baten diseinua, katapulta

Jostailu jasangarri baten diseinua, katapulta

Grado en Ingeniería en Organización Industrial, 1. curso

Descripción de proyecto

"Produktuen, zerbitzuen eta ondareen kontsumoa ohiko gertaera da. Baina gure gizartea, kontsumoan baino, “kontsumismoan” edo gainkontsumitzean nahastuta dago eta honek geroz eta gauza gehiago erostera bultzatzen gaitu. Gaurko sistema ekonomikoak ondorio larriak ditu planetaren eta gure osasunerako.Gabonetan, egoera hau oraindik eta gehiago areagotzen da. Etxeko txikiek daukaten ilusioa dela eta, familia askok jostailu berriak erosteko joera daukate.

Orokorrean, jostailuak plastikoz eginak daude. Europar Batasunean eta Espainian produzitzen diren plastikoen ia % 40a erabilera bakarreko ontziak dira eta hauetatik % 30a, soilik birziklatzen da, baina zifra honen barne, ingurumenean zuzenean bertan behera uzten direnak ez daudela kontuan hartu behar da ere. Mundu mailan, emaitza, 12 milioi plastiko-tona ozeanoetara iristen direla da, eta jada 1.300 itsas espezie baino gehiagori kaltetzen diela ikusi da.

Arazo honetan kontribuzio txiki bat egiteko asmoarekin, MGEP-eko ikasle taldeak katapulta bat simulatzen duen jostailu jasangarri bat diseinatu, ekoiztu eta aztertu beharko duzue. Katapulta eraikitzeko material birziklagarriak erabili beharko dira."

Participantes:

  • Joseba Imaz Sarasola
  • Aitzol Lagunilla Agirre
  • Mikelats Pascal Fernandez
  • Maider Tormes Lertxundi
  • Joanes Zubeldia Luarizayerdi