2023
IRABAZLEAK
1.SARIA
- Ingeniaritza Mekanikoa, 3.maila
Proiektua: Hondakinak bereizteko sistema autonomoa, Smart Recycling
Jai herrikoi gehienetan jende asko biltzen da kontzertu, ekitaldi edo lehiaketen inguruan, eta ondoren zaborra kalean abandonatuta geratzen da, garbiketa zerbitzua noiz pasatuko zain.
Egoera honi irtenbidea ematezko helburuz, taldeak gailu mugikor eta eramangarri bat garatu du hondakinak bereizi, ordenatu eta sailkatzeko. Maketa trinko eta ergonomiko bat diseinatu eta eraiki da erabiltzaileentzako eta ingurumenerako asegurua (energia-kontsumoa eta kutsadura akustikoa kontuan hartuz) eta gainera, modu autonomoan edo urrutiko kontrolaren bidez funtzionatzeko gai da.
2.SARIA
- Industria Antolakuntzako Ingeniaitza, 1.maila
Proiektua: Etxeko aerosorgailu elektrikoa, Eolicare Sorgailua
Haize-sorgailu merke bat diseinatu eta eraiki dute, etxeetako terrazetan edo teilatuetan instalatzeko, energia zinetikoa etxeetan erabil daitekeen energia elektriko bihurtzeko.
Proiektuak adierazle ezberdinak neurtu ahal izateko bi software garatu dira, neurtu ditzakeen parametroak dira etxeko aparatuak martxan jartzeko beharrezkoa den haizea, etxeko aparatu bakoitzaren kontsumoa eta zein ordutan erabiltzen den, tenperatura termikoak ekar dezakeen aurrezpena, etab.
3.SARIA
- Industriara aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa, 1.maila
Proiektua: Eraikinak erortzea saihesteko sistema etxe orratz baten diseinuari aplikatuta, eraikinaren arriskua saihesteko
Altuera handiko eraikinak lurrikarak jasan ditzakete. Proiektu honetan etxe orratz baten eskalako maketa bat garatu da, eta pendulu bat gehitu zaio. Penduluaren maiztasun-, masa- eta moteltze-ezaugarriak balio-tarte zabal batean alda daitezke, eraikinaren ezaugarriekin sintonizatzeko. Era berean, bibrazioak eskuratzeko sistema bat gehitu da eta datuak doitu dira Matlaben Curve fitter tresnaren bidez. Multzo osoa simulatu da Simulink eta Simscape-n garatutako eredu sinplifikatu baten bidez.
Proiektuaren ondorioa da masa sintonizatuko motelgailuak nabarmen areagotzen duela eraikinaren moteltzea sistema behar bezala doitzen denean, eraikina erortzeko arriskua murriztuz.
4.SARIA
- Ingeniaritza Mekanikoa, 2.maila
Proiektua: Automobilen balazta elektronikoa, eBrake
Ohiko balaztek sistema hidrauliko baten bitartez funtzionatzen dute eta mekanikako 2. mailako ikasleek diseinatu eta fabrikatutako soluzioa balazta elektroniko bat da. Erabiltzaileek erabilera berdina izan dezaten, erronka da balazta elektronikoa aktibatzeko ere, pedala sakatu behar izatea. Horretarako, taldeak simulator feel sistema bat garatu du.
Programa
- 08:00 - 13:30 | Erakusketa.
- 10:15 – 11:15 eta 12:15– 13:15| Hitzaldia.
- 13:30 – 14:00 | Sari banaketa.
PONENTES:
Batxilergoko zein Goi Mailako Zikoko ikasleentzako programazio eskaintza
Jardunaldi honetan, Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek aukera ezin hobea izan dute gure ikasleak ingeniaritza desberdinetan garatzen dituzten proiektuak gertutik ezagutzeko.
Bisita gidatuen bitartez stand guztietatik pasatu dira 10 ingeniaritzetako proiektuak ezagutzeko, eta bukatzeko, hitzaldi bat eskaini zaie auditorioan.
- 09:15 - 10:15 l Talde Dinamika
- 10:30 - 12:15 l Erakusketara bisita gidatua
- 10 ingeniaritzetako stand-etatik pasatu gara 3 kurtsotan egiten diren proiektuak (PBLak) ikusteko.
- Azalpenak proiektu horiek garatu dituzten ikasleak eman dituzte.
- Gehien gustatzen zaien proiektua aukeratzeko bozketa.
- 12:15 - 12:30 l Agurra