2024
IRABAZLEAK
1.SARIA

- Ingeniaritza Biomedikoa, 3.maila
Proiektua: Fototerapiako inkubagailua
Fototerapiako inkubagailu itxi bat diseinatu dute jaioberrientzat. Horrako gailuen merkatu azterketa egin dute berrikuntzak eta hobekuntzak proposatzeko, eta guraso, mediku eta jaioberrien beharrak ere identifikatu dituzte, produktuari berrikuntza gehiago aplikatzeko. Horren ondorioz, 5 berrikuntza dituen inkubagailu bat diseinatu dute 3 dimentsioetan. Bi dira berrikuntza adierazgarrieak: alde batetik, fototerapia-sistema inkubagailuaren barruan integratuta dagoela eta bere posizioa, altura, doigarria dela, jaioberriaren tratamenduaren intentsitatea aldatzeko aukera bermatuz. Bestetik, beste berrikuntza inkubagailuan bertan erabiltzen den X izpien erretilua kanpoko aldetik manipulatzeko aukera da. Izan ere, gaur egungo inkubagailuetan atea ireki behar izaten da erretilua manipulatzeko eta beraz barruko baldintzak aldaketak jasaten dituzte. Ikasleen inkubagailuak aukera ematen du kanpotik erretilua manipulatzeko eta horrela barneko baldintzak ez dira eraldatzen eta haurrak bere tratamentuarekin jarraitzen du. Gainera, ikasle-taldeak inkubagailuaren barne-parametro batzuk etengabe monitorizatzeko aukera ematen duen software bat ere diseinatu du.
2.SARIA

- Prozesu Industrialetako Ekoteknologia Ingeniaritza, 3.maila
Proiektua: Sur Foil baten diseinu eta fabrikazioa
Surf foil bat diseinatu eta fabrikatu dute, surf taula estandarraren aldaera bat da, behealdean hegats bat duena taula uraren gainetik desplazatu dadin. Ikasleek egin duten taula honen ezaugarri nagusia jasangatasunean oinarritzen da, izan ere, jatorri biologikoko materialak erabilti dira nilo-zuntza edo bioepoxi erretxina besteak beste. Diseinua hasiberrientzat bideratuta dago, eta, beraz, segurtasuna eta egonkortasuna taula prototipo honen funtsezko ezaugarriak dira. Gainera, taula desmuntagarria eta garraiagarria da. Gaur egun ez dago merkatuan horrelako taularik.
3.SARIA

- Energiaren Ingeniaritza, 3.maila
Proiektua: Patinete elektrikoa
Patinete elektriko baten garapena eta prototipoa. Potentzia-elektronikaren atala garatu dute, bateriaren eta karga-estazioaren dimentsionamendua egin dute... Ondorioz, patinete elektrifikatu eta guztiz kontrolatu bat lortu dute, 25 km/h-ko abiaduran funtzionatzen duena eta 80km-ko autonomiako bateria bat duena.
4.SARIA

- Ingeniaritza Mekanikoa, 2.maila
Proiektua: Batz balazta-sistema
Batz kooperatibak Ameriketako Estatu Batuetan merkaturatzen duten balazta sistema bat berriro diseinatzea eta optimizatzea proposatu die Ingeniaritza Mekanikoko ikasleei. Enpresak optimizatu nahi dituen parametro batzuk zehaztu ditu, eta ikasle-taldeak horretan lan egin du. Materialak aztertu eta hautatu dituzte, trokela diseinatu dute pieza batzuk fabrikatzeko, eta merkaturatzea ere aztertu dute, etekinen maximizazioa kontuan hartuta.