2025
IRABAZLEAK
1.SARIA

- Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza , 3.maila
Proiektua: Surf-orri berri baten diseinua eta fabrikazioa
Surf-orri jasangarriaren prototipo bat diseinatu, fabrikatu eta baliozkotu da. Proiektuaren ardatza da eraginkortasun hidrodinamikoaren, egituraren egonkortasunaren eta iraunkortasunaren optimizazioa, material arinak eta fabrikazio-prozesu aurreratuak hautatuta.
2.SARIA

- Ingeniaritza Biomedikoa, 2.maila
Proiektua: Estenosi lunbarrerako soluzioak garatzea
Estenosi lunbarrerako soluzio bat garatu dute, behar bezala instalatzeko behar den tresneriarekin batera inplante bat diseinatuz. Kirurgiarako behar den tresnaren prototipo bat diseinatu dute, gaur egun ebakuntza-geletan erabiltzen diren hiru instrumentalen funtzionalitatea konbinatzen duen tresna bat.
3.SARIA

- Ingeniaritza Biomedikoa, 3.maila
Proiektua: Hematologiako laborategi baten automatizazioa
Hematologiako laborategiak egunero erabiltzen dira ospitaleetan, ikerketa-zentroetan eta bestelako instalazio medikoetan. Laborategi hauek hainbat proba egiten dituzte gaixoaren odol laginaren analisi osoa lortzeko. Giza akatsak saihesteko, laborategi horien automatizazioa ezarri da. Horretarako, laborategi osoaren diseinu mekanikoa egin zen, eta, ondoren, sistema automatizatu bat garatu zen hainbat berrikuntza aplikatuz.
4.SARIA

- Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza, 1.maila
Proiektua: Argia grabitatearen boterearen bidez (Gravity Power Light)
Gravity Power Light proiektuaren helburu nagusia energia elektrikoa modu jasangarrian eta guztiontzako eskuragarri sortzea da. Horretarako, energia potentzial grabitatorioa energia zinetiko bihurtzen da eta, aldi berean, energia elektrikoa transformatzeko sistema mekaniko bat sortu da, 5 V-eko bonbilla bat pizteko aukera ematen duena.
Programa
- 08:30 - 12:30 | Erakusketa eta lehiaketaren hasiera
- GARBIÑE BERAZA - ORONA FUNDAZIOA
- IÑAKI GAINZARAIN - INNOBASQUE
- MAITANE GARMENDIA - IKERLAN
- MIKEL URTXEGIA – ORONA
- JON ANDER ARZALLUS - GUREAK
- 10:15 – 11:15 | Hitzaldia auditorioan
- Ibon Oregi surflariak bere esperientzia propioa azalduko du diziplina, talde lana, motibazioa etab bezalako gaiak ardatz hartuaz.
- 12:30 – 13:30 | Hitzaldia auditorioan
- Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia eta telebista aurkezleak bere esperientzia propioa azalduko du diziplina, talde lana, motibazioa etab bezalako gaiak ardatz hartuaz.
PONENTEAK:
IBON OREGI
Surflaria
ZUHAITZ GURRUTXAGA
Futbolari ohia eta bakarrizketalaria