Bambike ekotandema
Bambike ekotandema
Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritza, 2. maila
Proiektuaren deskribapena
"Gaur egun, guztiek dakiten bezala, kutsaduraren arazoa pil-pilean dagoen gaia da. Ikerketa baten arabera, diesel autoek bi egunez behin heriotza bat sortzen dute. Bai hiri eta herrietan kotxeen erabilera masiboa eta askatzen dituzten gasak ozono geruza suntsitzen ari da, honengatik hiri batzuetan adibidez, Madrilen, erdigunean autoen erabilera mugatu dute.
Arazo hau hiri guztietara joango da hedatzen eta autoen erabilera mugatzen joango dira. Nahiz eta kotxe elektrikoak egon, nahiko garestiak dira eta oraindik ez daude kargatzeko leku asko. Hau dela eta, esaterako bizikletan ibiltzeko beharra sortu da, alde batetik bestera joateko oso erosoa baita eta gainera ez duelako ezer kutsatzen. Hala eta guztiz ere, bizikletak ere garesti atera daitezke kide asko diren familietan.
Hau dela eta tandem moduko bizikletak eratu ziren honela bi kidek arazorik gabe gozatzeko bizikletan. Tandemak gaur egun ez daude merkatuan oso sartuak baina gastuak murrizteko aukera oso ona da. Gainera ume txikiak dituzten familientzako oso aproposak dira txikitatik erakusteko bizikleta erabiltzea beharrezkoa dela, honela etorkizuneko belaunaldiek kontzientziazio handiagoa izango dute planetarekiko."
Parte hartzaileak:
- Arbonies Goitia, Aitor
- Elvira Arbina, Mikel
- Zabala Gesteira, Eñaut
- Zubiaga Amar, Julen