Banda elastikoekin ariketak egiterakoan indarraren eta kalorien estimazioa
Banda elastikoekin ariketak egiterakoan indarraren eta kalorien estimazioa
Ingeniaritza Mekaniko Gradua, 1. maila
Proiektuaren deskribapena
"Historikoki, indar edo erresistentzia muskularra lantzeko aktibitatea horretarako egokituak dauden espazioetan burutu izan da, nagusiki kiroldegi eta gimnasioetan. Baino azken urte hauetan, aktibitate mota hau etxean modu autonomoan egiteko bitartekoak komertzializatzen hasi dira. Zer esanik ez, joera hau COVID-19ak eragindako egoerak indartu egin du.
Aktibitate mota hau egiteko aukera ematen diguten bitartekoen artean banda elastikoak aurkitzen dira. Banda elastikoak komertzializatzen dituen enpresa bat bere katalogoa osatzeko prozesuan dago murgilduta, eskariaren egoera berriari erantzun bat eman nahian.
Katalogoa osatzeko eta hobetzeko ideien artean, ariketa mota bakoitza egiterako orduan gorputz atalek zenbateko indarra egiten duten eta xahutzen diren kalorien erreferentzia ematea dago. Estimazio hori nola egin definitzeko, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Graduko lehenengo mailako ikasleengana jo du."
Parte hartzaileak:
- Maite Egaña Igartua
- Andoni Estirado Gaisan
- Xabier García Aranzadi
- Julen Orbea Soler
- Danel Ortiz Bedialauneta