Mini-eolikoak fabrikatzeko enpresa txiki eta ertain kooperatiboen partzuergo baten garapena
Mini-eolikoak fabrikatzeko enpresa txiki eta ertain kooperatiboen partzuergo baten garapena
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua, 2. maila
Proiektuaren deskribapena
"Teknologia Eolikoa, potentzia handiko instalazioekin erabiltzen den arren, potentzia baxuetarako teknologia mini-eolikoaren ezartze maila oso baxua da oraindik. Teknologia honen erabilpenak energia sorkuntza kontsumoraino hurbiltzen du, oraingo energia sare handietatik ezberdintzeko posibilitatea emanaz. Energia hornidura dibertsifikatzen lagundu dezake inguruko herrialdeetan, eta hau oso garrantzitsua izan daiteke herrialde hauentzat, kontsumitutako azken energiaren ehuneko txiki bat besterik ez baita sortzen bertan. Honetaz gain, argi dago momentuan eta etorkizun hurbil baten energia berriztagarriek garrantzia handia dutela eta garapen arlo inportante bat izango dela. Mondragon korporazioa erronka berri hauen jabe da, eta bere lerro estrategikoen barne dago ingurunearen garapen solidario eta jasangarria, ingurugiroa ere kontutan hartuz. Testuinguru honetan, Mondragon korporazioak hainbat enpresa eta erakunderekin lankidetzan, kooperatibaren parte diren enpresa txiki eta ertainen partzuergo bat sortu nahi du mini-eolikoen teknologia garatu, fabrikatu eta merkaturatzeko, gure ingurunea jasangarriagoa bihurtzeko asmoz ."
Parte hartzaileak:
- June Santamaria
- Irati Garcia
- Naiara Olalde
- Naiara Martin