Proyectos

Irabazleak

512x262PROIEKTU IRABAZLEA: 1000€ko saria Orona Fundazio eskutikGURPILDUN AULKI ELEKTRIKOA MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZATIndustria Elektronikako Ingeniaritzan gradua, 3. maila

Proiektua: Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako gurpildun aulki autonomoa. Karga prozesua eta motorra kontrolatzeko eta motorizatzeko sistema garatuagatik destakatua.

 

512x2622. PROIEKTU IRABAZLEA: Ekintzailetza sariaESKU, ITZULTZAILE DAKTILOLOGIKOA Ingeniaritza informatikoko gradua, 2. maila

Proiektua: Esku zeinurako itzultzaile praktiko, azkar, fidagarri eta eraginkorra. Hizkuntza daktilologikotik testura (eta alderantziz) itzultzen duen algoritmoa dauka.

 

512x262IKASLERIAREN SARIAELECTRIC SCOOTEREnergiaren Ingeniaritzan Gradua, 3. maila

 

Proiektua: Patinete elektriko baten diseinu eta fabrikazioa eta haren karga estazio lanketa.

 

512x262BIDEO ONENAREN SARIAMocca: innovative and environmentally friendly heating system.Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua, 3. maila

Proiektua: Kategi eta tabernen kanpoalderako berogailu berritzaile lanketa. Ekonimia zirkularra sustatzen duen kontzeptua da, kafe hondakinak ongarri bihurtzen duen kafe-pellet-a.

 

Argazkiak ikusi

PROIEKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA

Goiz osoan zehar 9 ingeniaritza graduetako 25 proiektu egon ziren ikusgai stand formatuan. Proiektu bakoitzak bere maketa, posterra eta bideoa zuen eta ikasleek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkieten gerturatutakoei.

Irakasle talde multidiziplinar bat stand guztietatik pasatu zen proiektu guztiak baloratzera eta lau finalistak aukeratu ondoren, enpresetako ordezkarien epaimaiahaiak lau proiektu finalisten standak bisitatu zituen. Epaimahaia osatu zuten enpresak Orona, Ikerlan, Jema Energy eta Innobasque izan ziren. Enpresako epaimahaiak erabaki zuen sari nagusia (1.000€) eta ekintzailetza saria (500€) nori eman.

Batxilergoko ikasleek ere standak bisitatu zituzten eta gehien gustatu zitzaien proiektua bozkatu ahal izan zuten (ikasleen saria). Proiektua aurkezteko egindako bideo onenak ere saria izan zuen, kasu honetan komunikazioan lan egiten duen pertsona talde batek osatutako epaimahai izan zen.

 

 

 

 

Ingeniaritza Mekatronikoa

Sariak

  • PBLDAY 2022 saria: 1000€ (Oronaren eskutik)
  • Bigarren saria: accesit ekintzailetza
  • Ikasleen saria: produktu sorta
  • Bideo oneraren saria: produktu sorta

Epaimahaia osatzen duten enpresak hauek dira

  • Ana Julia Escalada, ORONA
  • Itziar Uribe, INNOBASQUE
  • Jon Crego, IKERLAN
  • Iosu Fernandez, JEMA Energy

Atención y contacto

Loramendi 4, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Síguenos también en...

#PBLDay2020